domingo, 18 de enero de 2009
ZINEMA LANDU DAITEKE LEHEN HEZKUNTZAN
Zinea lehen hezkuntzako umeekin lantzeko proposamenak ikusi ahal izango dituzu ondoko helbide hauetan:
1. http://www.uhu.es/cine.educacion/cineyeducacion/unidadesguiaorientaciones.htm
2. http://www.auladecine.com/recursos/Matilda.pdf
Ondoko helbide honetan, aldiz, irakasle batzuek idatzitako artikulu bat dago, bertan zinemak gaur egun duen baloreak trasmititzeko indarrari buruz diardute , eta zinema eta hezkuntzari buruzko hausnarketa batzuk ere islatzen dituzte. Interesgarria iruditu zait:
3. http://tecnologiaedu.us.es/bibliovir/pdf/educvalorcine.pdf
sábado, 17 de enero de 2009
PUBLIZITATEA
Beraz, oso interesgarria eta erabilgarria izan daiteke, arte hezkuntzako irakasgaia baliabide hauetaz baliatzea, eta gaur egungo arte hauek(publizitataea, zinemagintza,...) erabiltzea, haurrei erabiltzen diren teknikak zeintzuk diren adierazteaz gain, gaur egungo gizartea kritikoki ikusten irakasteko.
Oso artikulu interesgarria dago zientzia.net-en, publizitatearen teknika eta moduez ari dena.
Bestalde, eskoletan publizitatea lantzeko modu asko daude, bat izan daiteke, ikasleek beraien anuntzioak grabatzea. Adibide batzuk ikus daitezke helbide honetan.
Publizitateari buruzko dokumental bat. Frantzez batzuek egina da baina gazteleratuta dago.
"El maravilloso mundo de la publicidad" deitzen da.
miércoles, 14 de enero de 2009
MUSEOAK
Bertako langileen artean, jende prestatua daukate irakasleekin hartu emananean dagoena eta hauekin lankidetzan aritzen dena aukera hau eskuragarri izate aldera. Museo hauetan gainera, irakasleen prestakuntza hobetzeko ikastaro desberdinak ere eskaintzen dituzte.
Eskaintza hau duten museoen zerrenda oso handia izango litzateke, beraz, hurbilenak aipatuko ditut hemen:
Guggenheim Bilbao Museoa: http://www.guggenheim-bilbao.es/secciones/docentes/docentes_didacticas.php?idioma=es
Gernikako Euskal Herria museoa:http://web.bizkaia.net/Home2/Noticias/Contenido_Noticia.asp?Not_Codigo=4252
Bilboko Arte Eder museoa:http://www.museobilbao.com/web/web_eu/default.php
Museo Maritimo Ria de Bilbao:http://www.masmar.net/esl/Nautica/Museos-Salones/Museo-Maritimo-Ria-de-Bilbao
Chillida Leku
museoa:http://www.eduardo-chillida.com/Educacion.11.0.html
San Telmo museoa: http://www.museosantelmo.com/actividades2.php?op=3&active=1
KutxaEspacio: http://www.miramon.org/kutxaesp.nsf/fwHome?OpenForm
Zumalakarregi Museoa:http://zm.gipuzkoakultura.net/serviciosyactividadeseducativas.php?op=3&act=15
lunes, 5 de enero de 2009
Zer landu LOGSErekin
Aurreko sarreran artearen ikuspegi berri bat laburbildu dut, hau da, artea lengoaia bailitzan ikusten zuen ikuspegia. Bertan aipatu dut baita, 1992ko Logse legea arte hezkuntzari dagokionez ikuspegi honetan oinarritzen zela. Beraz, eskolan ikuspegi honetatik, eta ia gaur egundaino, nolako gauzak lantzen ziren laburbiltzen edo goitik aipatzen saiatuko naiz orain.
Hasteko, esango dut, artea lengoaia bat kontsideratzeak aldaketa handia dakarrela eskola munduan lan egiteko orduan. Orain arte, artea norbanakoaren sormen gaitasun bezela ikusten bazen, hau da, zerbait librea eta askatasunez landu beharrekoa, orain beste edozein lengoaia bezela irakatsi daitekeena bilakatzen da. Aldaketa honek, eta batez ere guri dagokigunez lehen hezkuntzan, plastikako edo arte hezkuntzako eskola orduen aldaketa dakar. Orain helburua ez da izango arte lanak ezagutu eta egitea, garrantzi handia izango baitu analisiak,interpretazioak eta iritzi kritikoak. Puntu honetan, garrantzi handia izango du, baita ere, Teknologia berriekin arteak lortu duen irudiak azkar eta etengabe ekoizteko bide berria,hots, artearen kontzeptua zabaldu egin da, arte tradizionalaz gainera diseinua, publizitatea eta imajina ere lantzen baitira.
Igorlea-----------mezua----------hartzailea eskemari jarraituz, haurrek autoreen lanak ezagutzeaz gainera (erabilitako materialak, teknikak,...), beraien bizitza nolakoa izan zen, bizi izan zireneko garaia nolakoa izan zen,e.a. ikusi beharko dituzte ondo interpretatu ahal izateko hauen arte lanak eta modu kritikoz begiratu ahal izateko berauei.
Beraz, curriculum berri honetako arte hezkuntzari dagozkin edukiak ,nolabait, bi multzo nagusitan banandu ditzakegu gauzak erraztu asmoz:
1.Pertzepzioa lantzeko edukiak: eduki multzo hau landuz, 3 zikloetan, lortu nahi dena da, haurrak errealitatea zentzumen guztiekin behatu, aztertu eta ikertzea.
2.Adierazpena lantzekko edukiak: eduki multzo honekin landu nahi dena, bestalde, lengoaiaren elementuak behin ezagututa barne egoerak adierazi eta plazaratzeko gaitasuna.
Ondoko helbide honetan, musika arloa lantzeko alde batetik eta plastika eta arte bisuala lantzeko bestetik, hainbat baliabidetara loturak aurkituko dituzu: http://www.artic.ua.es/sites/u38/sitio391/
martes, 16 de diciembre de 2008
RUDOLF ARNHEIM
ELKARRIZKETA INGLESEZ
Rudolf Arnheim (1904-2007) Berlinen, Alemanian jaio zen. Psikologo eta filosofoa izan zen, batez ere gestalt eta hermeneutikaren psikologien eragina izan zuen. Arte bisual eta beste fenomeno estetiko batzuen azterketan ekarpen handiak egin ditu. Hainbat liburu idatzi ditu; artearen psikologiari buruz, imajinen pertsepzioari buruz edo formen azterketari buruz. "Visual thinking" liburuan esan zuen gizaki garaikide modernoa etengabe akosatua dagoela hizkuntzaren munduarengatik. Arnheimek planteatzen du ikasteko beste hainbat modu badirela, adibidez ikusmenean oinarritutakoa. Berarentzat, artelan batean badaude kualitate eta sentimendu batzuk atzeman ditzakegunak, baina hitzez, hizkuntzarekin ezin adieraz ditzakegunak; eta honen zergatia da hizkuntzak ez digula ematen errealitatearekiko kontaktu zuzena izateko zubirik. Hizkuntzak berarentzat,entzundakoa, ikusitakoa eta pentsatutakoa izendatzeko balio du soilik, eta zentsu honetan hizkuntzak eraikuntza intuitiboa eta sentimenduak oztopatzen ditu.
Aurreko sarreran aipatu dugunez, pertzepzioak, behaketak pisu handia daukoa curriculum berri honetan. Autore honek, pertzepzioari buruzko ikerketa garatu zuen, eta honela zioen: gizakiok, inguratzen gaituzten objektuen kualitateak bereiztuz lortzen dugula heldutasuna. Teoria honen arabera, helduoak, haurrek ez bezela, atzemandako kualitate hauek beste objektu batzuen kualitate konplexuagoekin harremanetan jartzeko gaitasuna daukagu, beste hitz batzuetan esanda orokortzeko gaitasuna. Aipatutako gaitasun honi "desberdintzapen pertzeptibo" izena eman zion. Desberdintzapen pertzeptiboa, bere aldetik, oso pixkanaka garatzen da eta zenbat eta gehiago landu alor bat orduan eta konplexuago eta finagoa izango da gaitasun hori.
Beraz, haurrekin desberdintzapen pertzeptiboa lantzeko moduak bilatu behar ditugu eta horrela, pixkanaka, arlo desberdinak landuz (koloreak, formak,tamainak,...), gaitasun hau garatzen joan.
sábado, 13 de diciembre de 2008
1992 LOGSE: IKUS ADIERAZPEN ETA PLASTIKAREN LENGOAIA.
Paul Kleeren kristalak, adibidez.
Artea=Lengoaia
1.Edozein lengoaiak, komunikatzailea izateko,hots, igorletik hartzailera mezua behar bezala garraiatzeko kode bat behar du.2. Kodea, zentzumenekin jaso daitezkeen zeinu edo ikur bilduma antolatu batez osatuta dago.
3. Zeinu edo ikur hauek bi alde dituzte:
- Alde pertzibigarria(adierazlea): hots edo irudi bat.
- Alde izkutua(adierazia): hots edo irudi horri dagokion ideia.
4. Komunikazio prozesuaren oinarrizko eskema da:
Igorlea---------mezua/kodea---------hartzailea
viernes, 21 de noviembre de 2008
BLOG-EN ERABILERA ARTE HEZKUNTZAN
Ondorengo honetan aldiz "Zer da Artea?" galderari erantzuteko modu originala aurkitu dute. Amaierako erantzuna asko gustatu zait: